Ingeniaritza eta Galdaragitza Plastikoa
EU | ES | EN | FR | PO | CH
Tecoplas

Mantentze-Lanak

TECOPLASen, oso argi daukagu, behin instalazioa eman ondoren, ez dela amaitu bezeroarekin hartu dugun konpromisoa.


Horregatik eskaintzen dugu gure instalazio guztien bermea, eta tresnen bizialdia ahalik eta gehien luzatzeko pentsatutako mantentzea.

Gure bezeroekin elkarlanean, mantentze-plan sistematizatuak dauzkagu instalazioak ondo aprobetxatzeko eta akatsak eta geldiuneak ahalik eta gutxien izateko. Era berean, berehala erantzuten diegu presako konponketa-premiei, edo funtsezko osagaiak aldatzeko beharrizanei, funtzionamendua ziurtatze aldera.


Gure fabrikakinetan gehien erabiltzen diren materialetariko batzuk hauek dira:

 

- PP. Polipropilenoa.
- HDPE. Dentsitate altuko polietilenoa.
- PVC. Polibinil kloruroa.
- CPVC. Kloro gehigarridun polibinil kloruroa.
- PVDF. Polibinilideno fluorduna.
- ECTFE. Halar.
- FEP/PFA.

ISO 14001

ISO 9001

OHSAS 18001