Ingeniaritza eta Galdaragitza Plastikoa
EU | ES | EN | FR | PO | CH
Tecoplas

Ingeniaritza eta Diseinua

TECOPLASek daukan ingeniari-taldeak prestakuntza eta esperientzia zabala dauka material termoplastikozko ekipo eta instalazioak aztertu eta diseinatzen.

 

Gure enpresan mantentzen dugun berrikuntza-politikari esker edozein arazo duzula ere konponbideak eskaintzeko moduan gaude, behar duzun kalitate eta zerbitzua emanez.

 

Abiatzeko datuetatik hasi eta azkenean muntatu arte, gure sail teknikoak gainbegiratu eta kontrolatzen ditu jarraitu behar diren urratsak, beti gure bezeroen eskarien arabera, bai eta kasu bakoitzerako arau eta jardunbideak ere.


Gure fabrikakinetan gehien erabiltzen diren materialetariko batzuk hauek dira:

 

- PP. Polipropilenoa.
- HDPE. Dentsitate altuko polietilenoa.
- PVC. Polibinil kloruroa.
- CPVC. Kloro gehigarridun polibinil kloruroa.
- PVDF. Polibinilideno fluorduna.
- ECTFE. Halar.
- FEP/PFA.

ISO 14001

ISO 9001

OHSAS 18001